'Bultza euskal hezkuntza!', lelopean, Kalitateko euskal eskola publikoa aldarrikatzeko asmoz, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak bere XIII. Nazio Festa egingo du maiatzaren 18an, Bultza Euskal Hezkuntza lelopean. Urtero bezala, Iruñean izango da, Taconera parkean hain zuzen, Biurdana institutuak antolatuta. «Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune» izan nahi du jaiak. Bertan, elkarteak bere egitasmoa gizarteratzen du eta proiektuak sustatzen ditu, Aitziber Martinez de Lagos Sortzen-Ikasbatuaz-eko koordinatzaile orokorrak atzo azaldu zuenez: «Iruñea euskararen hiriburua izan dadin lortu behar dugu».
«Taconeran euskararen maitale eta bultzatzaile orok derrigorrezko jaialdia» izango duela adierazi zuen Martinez de Lagosek. Jaia xumea den arren, gero eta indartsuago dabil, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak parte hartzera deitu zituzten. «Euskararengatiko eta euskararen aldeko» ospakizuna da; hartara, helburua ez da azpiegitura gehiago eraikitzea, baizik eta «euskaltzale guzti-guztien ekarpena biltzea, gure seme-alaben heziketarako baldintzak hobetzeko lan egiten jarraitzeko». Ildo horretatik doa, hain zuzen, Sotzen-Ikasbatuaz elkartearen xede nagusia: hezkuntza sistema propioaren bidez euskal eskola publiko berria lortzea.
2008-01-20
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)


No hay comentarios:
Publicar un comentario