2008-01-20

"Bultza euskal hezkuntza"

'Bultza euskal hezkuntza!', lelopean, Kalitateko euskal eskola publikoa aldarrikatzeko asmoz, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak bere XIII. Nazio Festa egingo du maiatzaren 18an, Bultza Euskal Hezkuntza lelopean. Urtero bezala, Iruñean izango da, Taconera parkean hain zuzen, Biurdana institutuak antolatuta. «Euskaraz aritzen diren ikastetxe publikoen bilgune» izan nahi du jaiak. Bertan, elkarteak bere egitasmoa gizarteratzen du eta proiektuak sustatzen ditu, Aitziber Martinez de Lagos Sortzen-Ikasbatuaz-eko koordinatzaile orokorrak atzo azaldu zuenez: «Iruñea euskararen hiriburua izan dadin lortu behar dugu».

«Taconeran euskararen maitale eta bultzatzaile orok derrigorrezko jaialdia» izango duela adierazi zuen Martinez de Lagosek. Jaia xumea den arren, gero eta indartsuago dabil, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak parte hartzera deitu zituzten. «Euskararengatiko eta euskararen aldeko» ospakizuna da; hartara, helburua ez da azpiegitura gehiago eraikitzea, baizik eta «euskaltzale guzti-guztien ekarpena biltzea, gure seme-alaben heziketarako baldintzak hobetzeko lan egiten jarraitzeko». Ildo horretatik doa, hain zuzen, Sotzen-Ikasbatuaz elkartearen xede nagusia: hezkuntza sistema propioaren bidez euskal eskola publiko berria lortzea.

taula










Sarrera honetan taula sartuko dut.

Gabon guztioi.Ondo lo egin eta bihar arte.

2008-01-19

Olentzero Txingudi Ikastolan

Urtero bezala, Gabonetan Olentzero menditik jeitsi eta bisita egitera etortzen zaigu, zakua opariz betea dakarrela.Hona hemen Irungo Txingudi Ikastolako ikasle batzuekin, Picasatik artutako argazki batean.

We all laugh in the same language!!

Hona hemen haur musika sari ugari irabazi duen abesti bat. Egilea Marla Lewis abeslari New Yorktarra da. Ea gustokoa duzuen.
powered by ODEO

Lakota indigenen erligioa

Iparrameriketako Lakota indigenen espiritualitatea oso aberatsa da. Beraien erligioari buruz zerbait jakin nahi baduzue, Slidesharen jarri dudan aurkezpena ikus dezakezue: Lakota Indiarren Erligioa

Argazki batzuk

2008-01-04

Zer da Euskal Encounter-a?

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2007.ean estatuko partyrik zaharrena bere hamabostgarren ediziora iritsiko da.

  • 4.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta.
  • 5.700 partehartzailetik gora.
  • 8 Gb/s-ko Internet konexioa.
  • Bilbao Exhibition Centre-ko 35.000 metro karratu baino gehiago erabiliak.
  • 50.000 eurotik gora saritan.
  • 4 egun etengabean.

2008-01-03

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %93k ezagutzen dituzte euskararen aldeko jaiak

Korrika da ezagunena, eta, halaber, parte-hartze handiena biltzen duena. Festa horiek euskararen erabilera bultzatzen dutela uste dute gehienek.

Euskararen alde egiten diren jaien artean Korrika da ezagunena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrentzat. Hala erakusten du Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza sailak kultur usteez eta ohiturez egin duen azterketak.

Hain zuzen ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %93k du Korrikaren aditzera. Gipuzkoan %96ra iristen da ezagutza hori, eta Araban (%88) da txikiena. Bizkaian herritarren %93k ezagutzen dute.

Euskararen alde egiten diren osterantzeko festak ere ezagunak dira. Kilometroak (%75), Korrika Txikia (%74), Ibilaldia (%69), Nafarroa Oinez (%68), Araba Euskaraz (%66) eta Herri Urrats (%52) ordena horretan sailkatzen dira herritarren ezagutzaren arabera. Gipuzkoan dira ezagunenak jai horiek denak, Ibilaldia salbu; Bizkaian dute festa horri buruzko aditzerarik handiena.

Ezagutza ez ezik, jai horietan parte hartzeko joera ere zabala da: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %40k parte hartu du noizbait Korrikan. Ibilaldian, berriz, %28k; Kilometroetan %26k; Nafarroa Oinezen %18k; eta Araba Euskarazen eta Herri Urratsen %16k. Adina kontuan hartuz, zenbat eta gazteago eta orduan eta gehiago dira festa horietan parte hartu dutenak.

Gainera, parte hartu dutenena baino handiagoa da jai horien aldeko dirulaguntza eman edo materiala erosi dutenen portzentaia: %39k diru laguntza eman izan dute horrelako jaietan eta %45ek materiala erosi (kamisetak eta bestelakoak).


Jai horien inguruan iritzi ona dute gehienak, euskararen erabilera bultzatzeko balio dutela uste baitute. %33k pentsatzen dute asko laguntzen dutela euskararen erabilera bultzatzen, eta %45ek nahikoa laguntzen dutela. %13 dira gutxi bultzatzen dutela uste dutenak, eta %2 batere ez dutela balio irizten diotenak.

Azterketa hori egiteko 2.880 laguni egin zieten inkesta, iazko apirilaren erditik maiatzaren hasierara bitartean.

Euskararen aldeko jaieen inguruko ohitura eta iritziak ez ezik, bertsolaritzaren, sukaldaritzaren, musikaren, Eguberrietako ohituren, eta herri zein hirietako festen ingurukoak ere jaso ditu azterketa berean Jaurlaritzak.

Independentziari buruzko eztabaida Eskozian.

Independentziari buruzko eztabaida jarri du abian Eskoziako Gobernuak. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalekoa da Alex Salmond lehen ministroa, eta eskoziarrei beren etorkizunaz galdetzeko nahia adierazi zuen hauteskundeak irabazi eta Gobernua osatu zuenean. Abuztuaren 14an independentziaren aldeko arrazoiak ematen dituen eta erreferendum posible baten nondik norakoak zehazten dituen proposamena aurkeztu zituen, eztabaida abiatzeko. Proposamenaren nondik norako nagusiak euskaraz, proposamen osoa ingelesez, eta ekimenaren nondik norakoak aurkituko dituzu ondoko loturetan.

Eskoziako planaren nondik norako nagusiak

2007-12-03

Iparralde gunea izango da Durangoko Azokan.


Orain arte hiruzpalau ordezkari izaten zen Azokan. Aurten bederatzi izango dira guztira: Maiatz, Gatuzain, Agorila, Amanita Records, Hatsa, Ikas, Eusaltzaleen Biltzarra-Egan, ZTK Elkartea, My Jok World eta Les Amis du Museé Basque.
klikatu ezkerrean dagoen bideoan.

2007-11-27

Itzultzaile berria word-en erabiltzeko

Tutorial honetan azaltzen da nola instalatu itzultzaile hau.

2007-11-26

"The Wall Street Journal"en argitaratutako artikuluari buruz

Azaroak 6an New Yorkeko "The Wall Stret Journal"en madrilen korrespontsala den Rupert Murdochek idatzitako artikulua (lehen orrialdean) euskaldun askoren ahotan izan da azken egunotan, polemika handia eragin bait du. Artikuluaren izenburua "Basque Inquisition: How do you say sherphed in Euskera?"izanik, aurreikus daiteke nondik norakoa izan daiteken bertan azaltzen zaigun iritzia.
Euskera hizkuntza zaharra (txarra al da hori?), gaur egungo zereginetan erabiltzeko balio ez duena (?), eguneroko bizitzan erabiltzen ez dena (???), eta kontzeptu berriak adierazteko neologismoak sortu behar dituena eta beste hizkuntzetatik maileguak hartu behar dituen (ez al dute munduko beste hizkuntza guztiek gauza bera egiten,ingelera barne?) hizkuntza dela dio Murdockek, eta euskal "separatistek" inposatu nahi dutela.
Hona hemen artikulu osoa:


Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?

By Keith Johnson (THE WALL STREET JOURNAL, 06/11/07):

BILBAO,
Spain — Rosa Esquivias is caught on the front line of the Basques’
fight for independence from Spain. Actually, she’s in the front row —
of her Basque language class.

Ms. Esquivias, a 50-year-old
high-school math teacher and Spanish-speaking native of Bilbao, must
learn Basque or risk losing her job. Like her nine classmates,
including a man who teaches Spanish to immigrants, she has been given
at least a year off with pay to spend 25 hours a week drilling verbs
and learning vocabulary in Euskera — a language with no relation to any
other European tongue and spoken by fewer than one million people.
About 450 million people world-wide speak Spanish.

"For the job I do, I think learning the language is clearly over the top," Ms. Esquivias says.

Basque
separatists have been waging a struggle for independence from Spain for
39 years. But lately, many have taken to wielding grammar instead of
guns. Separatists still dream of creating their own homeland, but in
the meantime they are experimenting with pushing a strict regime of
Euskera into every corner of public life. Of the present-day Basque
Country’s approximately 2.1 million inhabitants, roughly 30% speak
Basque; more than 95% speak Spanish.

The regional government of
the Basque Country has begun to tighten the screws on its language
policy to the point where now, all public employees, from mail-sorters
to firemen, must learn Euskera to get — or keep — their jobs. Cops are
pulled off the street to brush up their grammar. And companies doing
business with the Basque government must conduct business in Euskera.
Starting next year, students entering public school will be taught only
in Basque.

Although there is a shortage of doctors in the Basque
Country, the Basque health service requires medical personnel to speak
Euskera. Health-service regulations detail how Euskera should be used
in every medical situation, from patient consultations down to how to
leave a phone message or make an announcement over a public-address
system (Basque first, then Spanish). There are rules specifying the
typeface and placement of Basque signs in hospitals (Basque labels on
top or to the left, and always in bold).

The official goal of
the Basque policy is to transform Euskera from a "co-official" status
with Spanish to "co-equal" status. That, say Euskera proponents, is
necessary to make up for years of linguistic repression. The language
was banned during the 36-year dictatorship of Francisco Franco, and
only began to re-emerge in the 1980s.

"To have a truly bilingual
society, you need positive discrimination," says Mertxe Múgica, the
head of the Basque language academies where Ms. Esquivias studies. Many
Basque speakers still feel discriminated against because of the
pervasiveness of Spanish.

But as Basque nationalists try to push their language into the mainstream, they are bumping up against an uncomfortable reality.

"Euskera
just isn’t used in real life," says Leopoldo Barrera, the head of the
center-right Popular Party in the Basque regional Parliament. Though it
has existed for thousands of years — there are written records in
Basque that predate Spanish — it is an ancient language little suited
to contemporary life. Euskera has no known relatives, though theories
abound linking it to everything from Berber languages to Eskimo tongues.

Airport,
science, Renaissance, democracy, government, and independence, for
example, are all newly minted words with no roots in traditional
Euskera: aireportu, zientzia, errenazimentu, demokrazia, gobernu,
independentzia.

Meanwhile, there are 10 different words for
shepherd, depending on the kind of animal. Astazain, for instance, is a
donkey herder; urdain herds pigs. A cowpoke is behizain in Euskera.
While Indo-European languages have similar roots for basic words like
numbers — three, drei, tres, trois — counting in Euskera bears no
relation: bat, bi, hiru, lau, and up to hamar, or 10. Religious Basques
pray to Jainko.

The regional government has spent years of
effort and billions of euros to make sure that every official document,
from job applications for sanitation workers to European Union
agricultural grants, is available in Euskera. But this year, in San
Sebastian, a hotbed of Basque nationalism and the region’s
second-largest city, not a single person chose to take the driver’s
license exam in Euskera, says Mr. Barrera.

The Basque-language
TV channel is loaded with Euskera favorites, such as the irrepressible
redhead "Pippi Galtzaluze." But the channel has a 4.4% audience share
in the Basque Country, according to data from Taylor Nelson Sofres —
less than the animal-documentary channel of public broadcasting.

Even
some of the biggest proponents of Basque independence stumble over
Euskera’s convoluted grammar. Juan José Ibarretxe, the Basque regional
president, speaks a less-than-fluent Euskera at news conferences. Like
most people in the region, he grew up speaking Spanish and had to learn
Euskera as an adult.

Other adults who are now running afoul of
the new language policy are having similar trouble picking up the
tongue. "I guess we’re the last of the old guard, but we don’t have any
choice," says Ignacio Garcia, a math teacher who is a classmate of Ms.
Esquivias, and is sweating over a stack of notes before his first big
Euskera exam.

The language policy has led to a massive adult
re-education push, as tens of thousands in the Basque Country head back
to school. Their predicament has become a popular sendup on a Basque
comedy show. In one sketch, non-Basque-speaking adults who have been
sent to a euskaltegi, or Euskera language school, have to ask
schoolchildren to help them with their homework.

Joseba Arregui,
a former Basque culture secretary, native Basque speaker, and onetime
architect of the language policy, feels that Euskera is being pushed
too far. "It’s just no good for everyday conversation," he says. "When
a language is imposed, it is used less, and that creates a diabolical
circle of imposition and backlash."

In the classroom, Euskera
use has also allowed separatists to control the curriculum.
Basque-language textbooks used in schools never tell students that the
Basque Country is part of Spain, for example. No elementary-school
texts even mention the word Spain.

Students are taught that they
live in "Euskal Herria," stretching across parts of Spain and southern
France, that was colonized by "the Spanish State."

Some local
politicians worry that the insistence on Basque language makes any type
of reconciliation between separatists and Spain impossible. "Everything
young Basques later encounter in life — like the fact they live in
Spain — then appears to be an imposition from Madrid," says Santiago
Abascal, a regional deputy from the Popular Party who campaigns against
the linguistic policy. "That creates frustration that keeps violence
bubbling in the Basque Country," he says.

But back in the
classroom, most of the frustration seems to be with the dense grammar,
forthcoming exams, and the difficulty of finding quality shows on
Basque TV.

Arantza Goikolea, Ms. Esquivias’s teacher, leads a
class through an exercise about their daily routines. Tamara Alende,
25, watches a lot of TV at night, she says in pidgin Euskera.

"Basque
shows?" asks Ms. Goikolea. Ms. Alende lowers her head and turns red.
"No, Spanish series," she mumbles, to a chorus of boos from the teacher
and the rest of the class.


2007-10-09

paulo Iztueta

Paulo Iztuetaren ekarpena euskal curriculumaren inguruan
MARKO BERRIA, ATERABIDE EZINA?

Marko berriaren Legea, zer dela eta orain? Zerk eraginda eman zaio horrelako garrantzia, hain berezia, lege-mailan trataera autonomoa izaterainokoa eman baitzaio? Zer espero daiteke Hezkuntza Sailak EAEko Parlamentura aurkeztu duen proposamen horretatik?

Hizkuntza-ereduen porrota

Euskal curriculumaren inguruko eztabaida espezifiko hau nondik eta zergatik datorren jakiteko, egin dezagun historiaurre labur bat. Aspalditxo –ez esateagatik 1982ko legeria aldarrikatu zen garaitik bertatik-, Hezkuntzaren sailean aurrikusitako xedeak ez zirela betetzen eta, EAEko arduradunek berrikuntza zenbait egiteko asmoari ekin zioten duela lau urte. Honela, Hezkuntza Kontseilaritzak abian jarri zuen adituen talde bat 2003an curriculumaren inguruan ekarpen teorikoak eta praktikoak egin zitzan. Azterketa teorikoaz arduratu zen taldean curriculumari buruzko bi ikuspegi kontrajarri ziren, bata curriculumaren “euskal dimentsioarena” –ordurarte indarrean zegoena-, eta bestea, errotzat euskara hartuta, soilki “euskal curriculumarena”. Egun eztabaida hura bukatutzat ematen da, Ikastolen Konfederazioak bere txostenean, hasieran ez bezala, azken formulazio horri eutsi baitio. Baina maila batean bakarrik argitu da nahasketa terminologiko hori, izenburuan “Euskal Herrirako curriculuma” eta “Euskal curriculum osoa eta integratzailea” daramaten txostenak agertzen baitira, hor sartuz euskararekin zerikusirik ez duten kontzeptu geografiko-juridiko eta linguistikoak. Beste taldea ikasleen euskara-ezagutzaz datu estatistikoak jasotzeaz arduratu zen eta bere emaitzak ISEIk eman zituen ezagutzera 2005eko udaberrian. Neurketa horretarako oinarrizko erreferentziatzat Europako Kontseiluak hizkuntzen gaitasunerako erabiltzen duena hartu zen, First Certificate-ren baliokidea den B2 maila, alegia, zailtasunaren aldetik maila ertainekoa dena. Emaitzak, eskasak: DBHko 4. mailako 1.191 ikasleri egindako proban, maila horretako ikasle guztietatik % 34k bakarrik gainditu zuen proba, eta hauetatik % 27 D eredukoak ziren. Datu larria hori da. Baina kontua ez da A ereduak ez duela euskalduntzen, berme hori eskaintzen duten bakarrak B ereduko % 7 eta D ereduko % 57.2 besterik ez direla baizik.
Ikastolen Konfederazioak egindako Derrigorrezko eskolarako euskal curriculuma. Oinarrizko txostena izenekoa 2005ean argitaratu zen eta honek euskarazko irakaskuntzaren aldeko tradizioari eusten dioten hezkuntzako eragile zein elkarte gehienen babesa jaso zuen, hauen artean hezkuntza-esparruko Sortuz-Ikasbatuaz eta Kristau Eskolarena, eta, batez ere, garai hartako Hezkuntza Kontseilariarena. Aski da gogoratzea Euskal curriculuma: Kultur ibilbidea. Herritik mundura eta mundutik herrira. Adituen ekarpena (2004) liburuaren aurkezpenean Hezkuntzako Kontseilariak bere onarpen osoa eman ziola euskal curriculumaren ibilbide berriari. Gasteizko Hezkuntza Sailean kontseilari-buruak aldatu eta aski berehala, 2006an, Gaur Bihar-ek “Euskal Herrirako curriculumaren oinarrizko ideiak. Eztabaidarako proposamena” deituriko txostena zabaldu zuen. Honek Euskal Eskola Publikoko eragile eta elkarteen ahotsa plazaratu zuen, Sarean eta Gurasoen elkartekoen ikuspegiak jasoz.
Oro har, hezkuntza-sektorean diharduten gizarte-eragileen iritziak ordezkatzen dituzten bi txosten hauetan Euskal Herriko hezkuntza-sisteman aspaldidanik presente dauden bi mundu, bi sentsibilitate, bi bizipen bederen islatzen direla esan dezakegu, maila batean elkarren osagarri izan litezkeenak, edo beharko luketenak, eta beste batean, aldiz, oraingoz aski kontrajarrita ikusten ditugunak. Zubirik gabeko bi ertz horiek erdararen eta euskararen mugak banatzen ditu.
Ikastolen Konfederazioaren eta Gaur Bihar-en bi txosten horien edukia “Euskal curriculumaz ohar kritiko batzuk eta zenbait gogoeta” lanean[1] zehaztasunez aztertzen baititugu, bakoitzaren gabeziak eta ekarpenak nabarmenduz, alfer-lana da han esanak hemen errepikatzea. Bien arteko desberdintasunak bat baino gehiago dira, baina nabarienak aipatu beharrez, bi hauek aipatuko nituzke, asko laburtzeak dakarren arrisku guztiarekin. Batek –Gaur Bihar-ek zehazki-, botere administratiboak ezarritako esparru geografikoa hartzen du abiapuntutzat, Euskal Herrialde lurralde historia kontuan izan gabe, nahiz aitortzen den, ezinbestez aitortu, Euskal Herriaren batasun historiko kultural eta linguistikoa eta, orobat, euskarak jasaten duen egoera minorizatua. Hizkuntza-eskubideen mailan, giza eskubideen aldekoak bakarrik aipatzen dira, herri-eskubideak isilduz, jakinda Nazio Batuetako Eskubide Zibil eta Politikoen itunean (1966), adibidez, horiek jasota datozela. Bestalde, Euskal Herriko curriculumaz hitz egiten da, ez euskal curriculumaz. Izenburuaren formulazioak berak asko esan nahi du, Espainiako estatu-ikuspegitik begiratuta burutua dela, alegia. Besteak –Ikastolen ikuspegitik egindakoak-, aldiz, Euskal Herri osorako planteamendua egiten du, curriculumaren eraikuntzan lurralde-batasuna zainduz eta haren edukietan oinarritzat euskara eta euskal kultura ezarriz, nahiz eta ez den zehazten zertan datzan euskal kultura, ezta ulertzen ere nola ezkon litezkeen euskal kulturari buruzko Joxemiel Barandiaranen eta Ramon Zalloren ikuspegiak, hala ez badirudi ere, gaua eta eguna bezala baitira. Gure ustez maila teorikoan inkoherentziarik baduen arren, bera da, lehen esana berriro errepikatuz, EAEko Hezkuntza Sailera begira burutu diren txostenetan euskaldunena, euskal kulturgintzaren eta euskarazko irakaskuntzaren tradizioari gehien lotzen zaiona. Horregatik eusten dio curriculum onek “euskal” erroari. Eduki pedagogikoetan alde handirik ez da bien artean.
Eusko Jaurlaritzara aurkeztu diren bi txosten horiek beren defendatzaileak izan dituzte hezkuntza-sektoreko elkarte, talde eta eragile desberdinen artean eta, testu alternatibo bati dagokion izaera ofizialaren zigilua ez badaramate ere, prentsako aldarrikapenetan garbi islatu dira arrazoi pedagogiko hutsak ez diren erakunde politiko-sindikalen jarrera eta interesak. Bi mundu esan dugu, baina agian, xehetasunetan sartuz gero, euskaltzale eta abertzaleen unibertsoan gehiago ere badaudelakoan gaude. Estatu-elkartekoen artean, orobat, euskararen mundutik urrunago edo gertuago daudenak ere badira. Joera bateko zein bestekoen adierazpen publikoak irakurri ezinik ez da komunikabideetan.

Txostenen kronika laburra

Orain arte aipatuko txostenak eta prentsa-adierazpenak hezkuntza-sektoreko elkarte desberdinetatik landutako ekimenen ondorio izan dira, EAEko arduradunentzat hezkuntza-munduan alde batean zein bestean zer-nolako pentsakerak dauden jakiteko baliagarriak izan direnak. Legerian oinarritutako hizkuntza-ereduen porrota agerian jartzen duten emaitzen aurrean, Hezkuntza Sailak, Tontxu Campos Kontseilaritzako buru izendatzearekin bateratsu, hezkuntza-sistema berritzeko asmo zaharrari ekingo dio, marko berri hau jadanik bideratua zen euskal curriculumaren berrikuntza zabalaren barruan kokatuz. Honen xedea, zehazten joango garenez, irakaskuntzan hizkuntzen gutxieneko gaitasuna ziurtatzeko marko berria legez finkatzea da.

Eskola Kontseiluko adituen txostena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, zehazki horko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, 2006ko irailaren 15eko datarekin, lan-taldea osatuko zutenei bidaltzeko txosten bat egin zuen “Ele biko irakastereduen azterketa. Hurrengo hilabeteetarako lan-gida” izenarekin. Adituei zuzendutako txosten horretan, 1. puntuan, Legebiltzarraren mandatuari aurrez aurre erantzun eta aztergaia behar bezala lantzeko, lau azterketa-bide abian jartzea eskatzen da, hau da, azterketa juridiko-legala, soziolinguistikoa; psikolinguistiko-glotodidaktikoa, eta operatiboa. Lau atalok behar-beharrezkotzat jotzen dira eta azterketa-bide bakoitzerako lan-talde bana izatea proposatzen da. Lanak entregatzeko epea ere finkatua dator: 2006ko irailean bertan hasi eta 2007ko otsailaren bukaeran entregatu. Izendatuak 25 dira guztira, talde bakoitzean kanpoko aditu bat aurkitzen delarik.
Talde bakoitzak zer landuko duen zehazteko orduan, txosten honetan garbi adierazia datoz mugak eta irizpideak. Honela, ikuspegi juridiko-legalari dagokionez, “indarrean dagoen lege-markoaren barnean” zer den egingarri eta zer ez, muga horren barruan egin beharko dira proposamenak; azterketa soziolinguistikoak “elebitasun funtzional orekatua eskuratzeko” zer egin behar den argituko du; azterketa psikolinguistiko-glotodidaktikoak, ikasleen euskarazko eta gaztelaniazko lau trebetasunak nola garatu eta osatuko diren, eta azterketa operatiboak, azkenik, aurreko puntuetan aipaturiko xede horien bideragarritasuna landuko du, batez ere, giza eta diru-baliabideen aldetik begiratuta. Aldaketarako proposamenak indarrean dagoen legeria urratu gabe egin beharrak ondoko beste hiruak baldintzatzeko arriskuak berekin ditu, hizkuntza-ereduen irizpidea bere hartan mantentzean, marko berria lehengo zaharraren gainean eraikitzera behartzen baitu. Lehengoaren aplikazio zaharberritua baino ez, edo zerbait gehiago ere baden jakiteko, txostenen edukiak aztertu behar dira.
Euskaraz eta gaztelaniaz egina den adituen txostenak “Hizkuntza ereduei buruzko Euskadiko Eskola Kontseiluaren akordioa” darama izenburutzat, 9 orri bete-beteak dituena. Bukaeran dator entregaren data: “Bilbon, 2007ko otsailaren 1a”. Txosten honetako lehen partean, egoeraren diagnostikoa egiterakoan, lortutako emaitza positiboen irakurketa egiten da, esanez elebidunen kopurua azken 20 urteotan % 10 gehitu dela eta, gaur egun, 16-24 urte bitarteko bi gaztetatik bat elebiduna dela, eta B eta D ereduak hedatu egin direla. Aurrerapauso horiek eman badira ere, aitortzen da, halere, jadanik aipatua dugun ISEIren datuak aurrean, ez direla lortu Legerian aurrikusitako hizkuntza-helburuak, abenduaren 24ko 10/1982ko Legeak zein otsailaren 19ko 1/1993koak, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasuna bermatze eskatzen baitute, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko adierazmena benetakoa izan dadin eta gutxienez ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen. Lehen porrot honekin batera, “gizarte-kohesiorik eza” aipatzen da bigarren akats gisa, honekin aditzera emanez etorkinak eta gizarte-jatorri apalekoak direla sare publikoan pilatzen direnak, eta hor A ereduan pilatzen, gainera, horien euskalduntzearen kaltetan.
Txosten honetatik ateratzen den ondorio nagusia da, Legerian aurrikusitako helburu generiko horiek ez direla bete eta, ondorioz, beharrezkoa dela marko berri bat ezartzea, bakarra eta malgua izango dena. Bakarra, bi zentzutan ulertu behar da: batetik, ikastetxe bakoitzak eredu bakarra eskainiko du, ez orain arte bezala ikasgelak hizkuntza-ereduen arabera sailkatuta, ikastetxeak barne-kohesioa izan dezan; bestetik, bateratzailea izango da, eskatu beharreko minimoetan ikastetxe guztiak berdinduko dituena. Bigarren ezaugarriak, malgutasunarenak, hiru ideia inplikatzen ditu: bat, ikastetxe bakoitzaren esku geratzen dela denboren banaketa bere erara antolatzea, beti ere kontuan hartuta kasu bakoitzean bere ingurune soziolinguistikoa; bi, ikastetxe bakoitzari dagokiola, bere ezaugarri eta hizkuntza-proiektuaren arabera, ezarritako helburuei begira bere egokitze-prozesuak finkatzea; hiru, aniztasuna ematen den kasuetan -bereziki ikasi zein irakasteko hizkuntza bat baino gehiago daudenetan edota etorkinen kopuru handia ematen denetan-, zailtasun horri nolako trataera eman ikastetxe bakoitzak erabaki behar duela.
Marko berri honek, beraz, ikastetxe bakoitzari bere autonomia aitortzen dio, bere hizkuntza-proiektua egin dezan, eta proiektu honi, aldi berean, beste hiru ezaugarri hauek eskatzen dizkio: bat, ikuspegi komunikatiboa izatea, euskara hizkuntza akademiko soila izatetik komunikazio-hizkuntza izatera ere pasatuz; bi, antolaketa egokia egitea, egitekoak koordinatuz; azkenik, baliabide osagarri gehiago izatea.
Marko berri hau bideratu ahal izateko, jakina, lehen erronka nagusia, irakasle trebatuak izatea da eta aurrerantzean, kontratazio berriak egiteko orduan, HE2 titulua eskatuko da ezinbesteko baldintza gisa. Egungo irakasle erdaldunen arazoa konpontzeko, aurrikusten den aterabidea da, hemendik 10-15 urtera emango den irakasle erdaldunen jubilazioa etorri bitartean, lanpostuak jadanik titulatuak diren eta Irakasle-Eskolatik ateratako diren irakasle euskaldunak kontratatuz hornitzea.
Krisi-egoera bati erantzutera datorren eta berritzailea izan nahi duen txosten honek, premisa erreformistetan oinarritzen den heinean, baditu bere alderdi ilun eta mugatuak ere, horietako batzuk abiapuntuan bertan eta garapenean zehar ageri den bere ikuspegi posibilista eta partidistatik eratorritakoak dira eta beste batzuk, berriz, ezarritako helburuen eta proposatutako bitartekoen arteko desorekak dakartzanak, desideratum moduan ondo formulatuta datozenak, baina batere sinesgarriak ez direnak.
Posibilismoak ezarritako mugak, txosten honetan legeriarena espreski aipatzen ez bada ere, aldez aurretik EAEko Hezkuntza Sailetik finkatuak datozkio adituen lan-talde juridikoari. Nolanahi ere, txosten honetan ez da zehazten Espainiako Legeriak zer baimentzen duen, eta zer EAEkoak. Euskal Herriko hezkuntza-sistema erro-errotik baldintzatzen duen egungo marko juridiko-legalari buruzkoa ere ez da eztabaidatzen, aipatzea bera debeku izan zaiolako. Eta eztabaidaren muina, gure ustez, hortxe datza, emaitzek erakusten dutenez, hortik eratortzen baita aldarrikatutako helburura heltzeko ezintasunik gaitzena.
Alderdikeriaren adibide argitzat har daitekeen daturik ere ez da falta. Saileko teknikariek, atzerriko adituek eta arloko eragileek –ikasleen gurasoen elkarteak, ikastetxeetako zuzendariak, ikastolak...- elkarlanean jardun dutela proposamenerako proiektua osatzen, idatzi da. Izenen zerrendan datorren parte-hartzaile bakoitzaren lanbidea jakitera heldu ez bagara ere, lehen begiradan bederen, Administrazioko adituen presentzia, berdin Eskola Publikoetako ordezkariena, nabarmen samara iruditu zaigu; aldiz, hezkuntza-sektorean diharduten beste hainbat kolektibo eta elkartekoren ordezkoenak, ez hainbeste. Ausentziarik deigarrienak, ikasleenak eta Udalenak dira. Ikasleak ez al dira, bada, hezkuntzako lehen subjektuak, hezkuntzaren izateko arrazoia justifikatzen dutenak? Era berean, ikastetxearen testuinguru soziolinguistikoari hain garrantzi handia ematen zaion txosten batean, nola gera liteke ikastetxe jakin baten proiektu autonomotik at hezkuntza-komunitatearen ardatza izan beharko lukeen udalaren hitza?
Gustatu ala ez, badira sektore jakin horietan euskal hezkuntzaren arazoaz arduratzen diren eta beren eginkizun espezifiko horri buruz antolatuta dauden taldeak eta elkarteak. Adituen talde horietan, Ikasle Abertzaleak-en ordezkariak, edo EHBEkoak, edo Udabiltzakoak egon izan balira, seguru gaude beste era bateko txostena aterako zela, euskal hezkuntza-sistema nazionalaren alternatiba ere presente egongo baitzen. Adituen taldeak, bada, ez bide du ordezkatzen hezkuntza-sektoreko gizarte-eragile eta kolektibo guztien ikuspegia. Ez da prentsak aditzera eman nahi izan duen bezain demokratikoa. Eta hau esatean, bego garbi, ez dugu zalantzan jartzen txostena landu dutenen ez gaitasuna ez egokiera, talde horretan zegokien lekua aitortu ez zaien horien ordezkaritza errebindikatzen baizik. Administrazioarentzat ez direla “adituak”? Izan ala ez, bego juzkua hortxe txokoan, izan zitezkeen ederki asko beren ikuspegien eta beste aditu batzuenen bozeramaileak. Horien diskurtsoa beste elkarteren batek ordezkatu zuela? Litekeena hau ere, baina testuan honen zantzurik ez da ageri.
Txosten hau, azkenik, proposamen ugariz betea da, eta asmoez ez gutxiago. Baina hizkuntza-ereduen legezko ezarpena ez baita aldatzen eta marko berriak lehengo zaharra berritu baino ez baitu egiten, aldarrikatzen den berrikuntza honen ezarpenak aldaketa kualitatiboa ekarriko duela pentsarazteko datu sendorik ez dugu ikusten. Proposamenen mailan, aldaketarik handiena, agian, hezkuntza-sistemaren antolaketan ikastetxeei lehen baino autonomia handiagoa aitortzean datza. Eta honek bi alde izan ditzake: bata ona, ikastetxe bakoitzari bere nortasuna aitortzea, bere hezkuntza-proiektua -bakarra eta malgua-, egin dezan bera kokaturik dagoeneko hezkuntza-komunitatearen barruan; bestea, txarra ez bada bai arriskutsua, Administrazioak ikastetxearen bizkar botatzen duela erantzukizunaren zatirik handiena, arrakastarena bezala porrotarena izan daitekeena.

EAEko Parlamenturako txosten ofiziala

Adituek egindako txosten horretan oinarrituta, EAEko Hezkuntza Saileko Eskola Kontseiluak, “Hizkuntzak irakatsi et ikasteko markoa EAEn. Proposamen berritzailea eta eleanitza XXI. menderako” txostena burutu zuen, Eusko Legebiltzarrean aurkezteko xedearekin egina, han, adostu eta gero, onartua izan dadin.
Txosten honetan, funtsean, adituen txostenean datozen ideiak jasotzen dira, baina ez guztiak, eta daudenak ez modu berean formulatuta. Txosten hau baita erabakigarriena, bertan ukitzen diren puntu nagusiak aipatuko dira segidan, asko laburtuz bada ere, eta noizbehinka ohar batzuk tartekatuz.

Bat: Haste-hastetik aitortzen da hezkuntza formala, beharrezkoa izanik ere, ez dela nahikoa herritar elebidunak bere osotasunean prestatzeko. Eskolak euskara eta gaztelaniaren ezagutza orokortzeko balio du, baina ez haien erabilera bermatzeko. Honetarako testuinguru egoki baten laguntza behar da, aldeko giroa aurkituko duena familian, kalean, auzoan, koadrilan, lanean, zerbitzu publikoetan.
Bistan da eskola bera baino askoz ere zabalagoa den gizarte-egitura orokorrean egosten diren kontraesan, interes eta eraginak kontuan izan gabe, ezin dela eskolan gertatzen dena ulertu, neurri handi-handi batean hezkuntza-sistemak erreproduzitu besterik ez baititu egiten gizarteko harreman hegemonikoak, harreman horiek betikotzeko bokazioarekin erreproduzitu ere. Honek ez du esan nahi, ordea, egungo hezkuntza-sistemari, bere helburuak bete ditzan, eskura dakizkiokeen bitarteko guztiak eskuratzen zaizkionik. Eta bitartekoak aipatzean, elementu eraginkor eta objektiboez ari gara, ez aldarrikapen hutsalez. Noski, lege-aldaketatik hasita, estatu-boterean ohi denari jarraiki, babestu nahi den hizkuntzaren beharrezkotasuna, eskolan bezala gizartean, sustatuz eta bermatuz.

Bi: Hainbat ikerketak erakutsi bezala, koerlazio garbia dago irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntzaren eta hizkuntza honetan lortzen den gaitasunaren artean. Zenbat eta gehiago, orduan eta gaitasun gehiago, eta alderantziz. Beraz, A, B eta D ereduetara etorrita, txostenean aitortzen da ikasi eta irakasteko prozesuan euskaraz murgilduta emandako denbora oso erabakigarria dela.
Erabat ados horrekin. Hezkuntzan hizkuntza-ereduen politika aplikatu aurretik ere egiaztatua zegoen hori Ikastolen historian. Ezer berririk ez, beraz. Hala bada, zergatik ez da eredu bakartzat proposatzen euskarazko irakaskuntza?
Hiru: Hizkuntza-ereduen aplikazioak porrot egin duela, hots, hezkuntza elebidunaren helburuak ez direla bete jakinda[2], txostenean oraindik ere lortezinagoa den hezkuntza eleanitzaren aldeko apustua egiten da, esanez hizkuntza-politika honetan Europako Herrialdeetako proposamenei aurrea hartu zaiela. Eleaniztasunak gurean lau izen ditu: euskara eta gaztelania –hauek hizkuntza ofizialak-, gehi atzerriko hizkuntzaren bat -ingelesa, edo frantsesa-, edo besteren bat izan daitekeena. Hori bai, euskara “marko berriaren ikas-irakaskuntzaren hizkuntza nagusia” izango dela baieztatzen da, baina ez bakarra Katalunia edo Galizian bezala. Hizkuntza ofizialetan lortu beharreko ezagutza-maila B2 izango da DBHn eta B1 LHn, atzerriko hizkuntzan B1 DBHn. Adituen txostenean proposatu bezala. Inmigranteen ama-hizkuntzaz aipamenik ez da.
Eleaniztasunari dagokionez, Europako Batasunaren eleaniztasunerako estrategi marko berria hartzen da erreferentziatzat (2005-XI-22). “Marko” hitza ere hortik jasoa da, antza. Batasunean aniztasuna da aldarrikatzen dena, 20 hizkuntza ofizialez gain, bertako 60 hizkuntza inguru mintzatzen baitira, gehi etorkinen ama-hizkuntzak. Europako Kartak gutxiengoen hizkuntzak irakaskuntzan erabil zitezkeela onartu zuen 1992an, baina hori bakarrik esanda, esplikatu gabe geratzen da zein den hizkuntza minorizatuen egiazko egoera. Hori egia izanda ere, Europako Komunitateak solidaritatearen izenean era horretako aldarrikapen formalak egiten baditu ere, esan behar da, praktikan –eta honetaz jabetzeko aski da Helen O Murchu-k 1993ko uztailean Miramarko Jauregian emandako hitzaldiak irakurtzea-, gutxiengoen hizkuntza minorizatuek sostengu eskasa dutela, estatu-ordezkariak gehienez ere beren jarrera horien ofizialtasuna onartzera mugatzen baitira, ez sustatzera, eta euskarari dagokionez, berriz, hori ere Frantziaren kasuan. Europa batuan, egiazko borroka eman, ingeles hegemonikoaren eta beste estatu-hizkuntza nazionalen artean ematen da. Hirugarren fronteak, hizkuntza minorizatuenak, ez bide du aurrera eginen ez estatu-mailan ez Europan ez bada erresistentziaren bidez. Hain garrantzi handiko txosten batean deigarria gertatzen dena da, euskararentzat batere faboragarriak ez diren datuak isildu egiten direla eta, gizarte-errorik gabeko printzipio etikoak haizatuz, zenbait kasutan begien aurreko datu faktikoak ez ikusteraino iristen dela gure itsumena.

Lau: Europarako eskatzen den eleaniztasunaren filosofia Euskal Herrian aplikatu ahal izateko, ordea, zailtasunak daudela esango da ondoren, hemen -EAEn, alegia-, lehentasunak ezarri behar baitira, batetik, bi hizkuntza ofizialen artean, eta bestetik, hauen eta beste batzuen -batez ere ingelesaren-, artean, beti ere kontuan hartuta hizkuntza bakoitzaren komunikazio-funtzionalitatearen irizpidea.
Garbi ageri da hemen ere, aplikatu nahi den eleaniztasunaren politikan, teoria tekno-funtzionalistari darion errealismoaren ikuspegitik planteatzen dela arazoa. Esan beharrik ez dago gurean zein hizkuntzak betetzen dituen gizarte-funtzio nagusiak, zein den beharrezko bakarra. Honi eransten bazaio, beste pasarte batean esaten den bezala, pertsonen arteko bizikidetza libreak herritar guztiek beren hizkuntza-erabilera hautatzeko eskubidea errespetatu egin behar dela, normalena da errazera jotzea. Herritar guztiei gizarte-bizitzan bere hizkuntza-erabilera hautatzeko eskubidea aitortzen zaien aldi berean, ordea, beste ertzaren ertzean hezkuntza-sistemaren barruan eleaniztasuna lortzea ezartzen da xedetzat, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz jakitea, gehi atzerriko hizkuntza bat edo gehiago. Hemen ere kontraesanetan sartuta gaudela iruditzen zaigu, gizartean gizabanakoari hautaketarako aitortzen zaion eskubideak ez baitu aplikazio bera hezkuntza-sisteman. Hezkuntza eleanitzaren politika ezarriz gero, momentuz bederen, euskara gaztelaniaren aldean egoera txarragoan aurkitzen dela esateak ere ez du ez arazoa argitzen ez helburua lortzeko bidea errazten, zeren, azken batean, euskararen normalizazioa, inoiz emango bada, elebakartasunarekin hasi eta bukatuko baita, Europako beste estatu guztietan bezala. Estatuetan eleaniztunak gehiago edo gutxiago izan daitezke, nahiz kasurik onenean ere gehienak elebakarrak diren. Bestalde, eleaniztasun horiek erabili hizkuntza bakarra erabiltzen dute, nahiz eginkizun espezifikoetarako beste hizkuntzak eskura dituzten. Baina hau guztia, oraingoz bederen, gutxiengo baten kontua da. Nonahiko hiritar gehienak elebakarrak izaki, ama-hizkuntza gisa jasoa duten hizkuntza nazionala bakarrik dute beharrezko gizarte-harremanetarako. Espainia eta Frantzia osoan normaltasunez bizitzeko aski dute hiritarrek gaztelania eta frantsesarekin. Gurean hezkuntzaren azken xedetzat ezartzen den aniztasunaren printzipioa, Europako Komunitatea osatzen duten estatuetan elementu gehigarri bat besterik ez da. Espainia, Frantzia edo Erresuma Batuko Konstituzioetan ez da aurkitzen hizkuntza nazionala ez den beste hizkuntzen beharrezkotasunik. Ala bai?

Bost: Txostenean datozen datuen arabera, euskarazko hizkuntza-gaitasuna ez dutenak, % 20 dira ikastetxe publikoetan, eta % 37 itunpekoetan; guztira, beraz, % 28,5eko irakasle erdaldunen kopurua bete beharko litzateke. Horiek jubilatu arte bertan segituko dutela kontuan hartuta, eranskinean kopuru batzuk eskaintzen dira ondoko urteetan (2008-2017) euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatu beharko luketen zenbat irakasle gehitu beharko diren aurrikusiz Haur- eta Lehen Hezkuntzan zein DBHn, eskola publikoetan bezala itunpekoetan.
Lanpostu jakinik gabe eta irakaskuntzan egoera ezegonkorrean dauden irakasle euskaldunei errelebua eman, txosten honetan esaten ez bada ere, irakasle erdaldunak jubilatuz joan ahala emango zaie. Bestalde, marko berria 2010. urtean ezarriko da eta lehen ebaluaketak DBHn ez dira egingo handik lau ikasturte burutu arte. Hamar urtetik gora luza daitekeen bitarte horretan, lehen ebaluaketak egiten hasi eta irakasle erdaldunen errelebua erabat bukatu arte, belaunaldi oso batek nozituko du hutsune hori. Zergatik ez da betetzen oraintxe bertan HE2 edo antzeko gaitasun-agiria duten behar adina irakasle edo irakasle-gai izanda?

Sei: Ikasle eleaniztunak prestatzeko ardura ikastetxe bakoitzaren esku utzi eta gero, helburu hori gauzatzeko baliabideak zehaztera pasatzen da txostena. Ondorengo lau urrats hauek ematea proposatzen da: lehenik, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen duten ikasleen ebaluazio bateratu objektiboa egitea, egun eta ordu berean; bigarrenik, ikasketa-hizkuntzen sailkapena moduluen arabera egitea, eremu bakoitzaren beharrizan eta berezitasun zehatzak kontuan hartuz; hirugarrenik, hizkuntza bakoitzean ikasteko materialak lantzea; laugarrenik, hezkuntza-ekimenen zeharkako integrazioa sustatzea, horretarako elkarbizitza eleanitzera bideratutako beste erakunde instituzional edo sozial batzuekin kontatuz, baina hori zertan gauzatuko litzatekeen esan gabe.

Proposatzen den hezkuntza-marko hau, azkenik, berritzailetzat jotzen da, beste arrazoien artean, batetik, malgua, irekia eta dinamikoa delako, eta bestetik, Euskal Herriko historian lehen aldiz, bi hizkuntza ofizialen zein atzerriko hizkuntzen gaitasunean lortu beharreko helburuak finkatzen direlako, gizarte-kohesioa bultzatu eta ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzen duelako. Hala ote?

Marko berria, aterabidea ala lehengoa berrituta?

Txostenaren edukia orokorrean hartuta, berritzailetzat autodefinitzen bada ere, planteamendu erreformista baten traza guztiak ditu. Lehen esandakoez gain, beste ohar gehigarri batzuk egingo ditugu.
Ebaluaketa puntuala eta autonomia zabala, horrela zorrotz planteatuta, esperantza sor dezaketenak izan daitezke, baina neurri horiek ez dira batere berriak, lehen ere maila honetan saiorik egin baita. Lurra xehatzeko karramarroaren gainean pasatzen den arrea bezalatsu da, egoera hobetzen lagun dezakeena, baina egoera aldatzeko, zerbait gehiago behar da, lur elkortuari zohia aterako dion goldea, garai batean iraultza deitzen zitzaiona.
Helburu aitortuen zehaztasunean, agian, bai, baina baliabideen mailan egiazki loteslea izan daitekeen neurri berririk ez da proposatzen, orain arte egiten ez zenik, ezer kualitatiboki desberdinik, alegia, zeren, azken batean, berrikuntza ezarri, hizkuntza bakoitzean ikasteko materialak garatzean eta ikastetxe bakoitzaren barne-antolaketan ezartzen baita, eta lanbide horretan ari direnak lehengo berberak baitira. Egile horien baitan aldaketa suposa dezakeen ezer berezirik ez da zehazten. Irakasteko materialak zein enpresak egingo ditu, zein irizpideren arabera, nolako edukiekin, zeinek kontrolatuta? Bestalde, irakaskuntzako profesionalak irakasleak izaki, hauek zein graziaren poderioz bihurtuko dira gauetik goizera aldaketa erraldoi hau egiazkoa egingo lukeen dohainen jabe? Eskola pribatuko A eredukoen tradizioa, neurri handi batean euskarekiko atxikimendurik ezean oinarritzen dena, zeinek konbertituko du erdaldunen mundu zabal hori marko berri horretara?
Zaila egiten da ulertzea nola mintza daitekeen “gizarte-kohesioaz” eta “ikasle guztien aukera-berdintasunaz”, dakigunean, bi hizkuntza koofizialen kasuan, lehen aldiz eskolara doazen haur gehienen ama-hizkuntza gaztelania dela eta, hain zuzen ere, horiek euskalduntzean datzala eleaniztasunera iristeko oztoporik larriena; haur euskalduna, gizarte erdaldunduan ez baita ematen euskaldun elebakarrik, ezinbestez murgiltzen da hezkuntza eleanitzean. Garbiago esateko, eleaniztasunerako arazoa, eduki haur erdaldun elebakarrek daukate, ez haur euskaldunek, hauek gizarteak berak eleaniztun egiten baititu haste-hastetik. Goian aipaturiko printzipio horiek aldarrikatzea ondo dago, baina desira demokratiko baten isla den aldetik bakarrik du zentzua, gizarte-mailako errealitatea oso bestelakoa baita.
Zergatik den irreala? Hala da, lehenik, ikasle guztien “aukera-berdintasuna” ez gizartean bertan ikastetxean sartu aurretik, ezta ikastetxean bertan ere, ematen ez delako eta ikasleek etxetik dakartzaten hizkuntzen arteko desberdintasunek –maila guztietakoek- operatiboak izaten jarraitzen dutelako. Eskolak, “berritzaileena” izanda ere, ezin du ikasleek beren gizarte-jatorritik dakarten hizkuntza-defizita gainditu. Era berean, zorioneko “gizarte-kohesioa” ere, “aukera-berdintasunarekin” parez pare doana, idealizatu egiten da, hezkuntza-sistemaren barruan kohesiorako egin beharreko bidean ez baitira puntu distantziakide berean aurkitzen ez ikasle guztiak ezta bertako hizkuntzak ere, ofizialak izan arren. Batek estatu-babesa duen gehiengo bati dagokiona den bitartean, bestea gutxiengo bati dagokiona da. Hau da egoera desfaboragarrian aurkitzen dena. Gizarte-kohesioak, beraz, ez du zentzu bera bientzat.
Beraz, hizkuntzen arteko gizarteko zein gizabanako harremanetan –hori bai konplexu eta anitzean-, egiazki ematen dena ez da ordena, txosten hau inspiratzen duen teoria funtzionalista tekno-burokratikoan suposatzen den bezala, baizik egiazki ematen dena da tradizio historiko luzea duen gatazka-egoera, zeinaren argitan, gizarteko beste gizarte-fenomenoen antzera, arrazoi edo faktore desberdinengatik gatazka-egoeran dauden fenomenoak –kasu honetan hizkuntza menperatzaileen eta menperatuen artekoak-, boteretik eragindako hizkuntza-politika asimilazionistaren ondorioz, menpeko hizkuntza minorizatua ezinbesteko ordezkapen-prozesuan sartzen baita, gero eta barrurago. Eta honek ez du erremediorik, nola eta marko honek proposatzen duen bide erreformatzailea behingoz gainditu eta, ez den sortzen beste marko alternatibo bat, erresistentziazko indarrak bilduz eta biharko gizarte euskalduna herri-mugimenduetatik abiatuz.
Errealismoaren izenean mintzatzen den ikuspegi pragmatista eta faktualista honek, zientifizismo serioaren itxurak erakusten baditu ere, sustrai ustelak ditu, indarrean dagoen gizarte-desoreka –maila soziopolitiko eta ekonomikoan bezala kulturalean eta linguistikoan-, betikotzea baitu helburu, nahiz botere hegemonikoa, tarteka, gizartean sortzen diren ahots kontentagaitzei erantzun beharrez, azaleko berrikuntza batzuk egitera behartua egon. Eginkizun honetan klase politiko-sindikala hegemonikoak bere esanera daukan aditu teknokrata burokratizatuarekin kontatzen du.
Txostena lantzeko prozedurak piramidala dirudi, hezkuntza-esparruko eragile eta elkarte guztien ahotsa jaso eta ordezkatzen duena, baina testuak ez du hori erakusten. Azken erabakiak hartzean, EAEko Hezkuntza Sailean euskal gizartean hizkuntzen esparruan koexistitzen diren bi mundu islatzen dira han ere, bata euskaltzaleena eta bestea ez-euskaltzaleena –erdaltzaleena ez esatearren-, eta bakoitzak ditu bere ordezkariak Administrazioko maila guztietan. Ez arrazoi akademikoen –pedagogiko edo linguistikoen- ondorio garbi eta naturala, baizik interes politiko eta ideologikoen gainean eraikitako akordio adostuaren emaitza dela uste dugu.

Justifikazioaren bila

Eskola Kontseilukoek, Marko berria plazaratu eta gero, prentsako orrietara eta aldizkarietara jo dute beren erabakiaren egokitasuna arrazoitu eta justifikatzeko asmoz, batez ere euskaltzaleen aurrean, hauek izan baitira frustrazioaren sentipena gehien jasan dutenak. Konrado Mugertza kontselari-buruak[3], azken 25 urte hauetan emandako aurrerapauso nabariak azpimarratu ondoren, irakasleria euskalduntzeko esperantza, hemendik 10-15 urtera jubilatuko diren irakasle erdaldunen baitan jartzen du. Eta orain arte huts egin duena ez da izan, hezkuntza-sistema, gizartea baizik. Geroago, “Atzerapausorik inola ere ez” artikuluan[4], Iñaki Lasaren artikulu bati erantzunez, “eredu bakar eta malgu” honek ez duela suposatzen inola ere atzerapausorik eta, nahiz eta arduraduna bera izan, errua ez dela pertsonalizatu behar, esango du, kontuak eskatzekotan gizarte osoari eskatu behar zaizkiola errepikatuz. Justifikazio gisa, gehiengo zabal batek adostua izanaren arrazoia dakar, orain arteko sistemak ez baitzeukan gizarte-adostasun nahikoa. Esan gabe doa, noski, adostasunak lortzeko moduak eta moduak daudela eta hezkuntza-sektoreko guztiak ez direla modu beren kaltetuak sentitzen. Hori ziur. Errudun nagusia gizartea bera bada, zergatik ez da modu berezi batez aztertu gai hori txostenean?
Josu Sierrak, “Hizkuntza ereduak: goazen harira” artikuluan[5], Europako Kontseiluan definituta dauden hizkuntza-gaitasunak aipatzean, DBH bukatzean B2 maila (“aurreratua”) lortzea neurri “egokitzat” jotzen du eta C2 eskatzea, aldiz, “astakeriatzat”. Hau eskatzen dutenei “logika eta errealismo pixka bat” eskatzen die. Gainera, EAEko Lege biak, euskara-ezagutzari dagokionez, A2tik B2ra bitarteko maila bati buruz ari dira gutxienez. Beste estatu-hizkuntza nazionaletan ezagutza-maila horrekin konformatzen diren ala ez, ez da zehaztasunik ematen. Legez ezarria dagoen maila hori lortzea indarrean dauden ereduekin praktikoki ezinezkoa dela aitortzen badu ere, ikuspuntu soziolinguistikoak alde batera utzita, orain arteko bidetik segitzea proposatzen du, baina glotodidaktikak eskaintzen duen metodologia interraktiboa erabiliz, hau da, ikastetxe barruan zein kanpoan euskara dakitenek eta ez dakitenek elkarrekin solasean jarriz. Azken batean, egungo egoeraren aldaketarako esperantza metodologia glotodidaktikoan ezartzen baita, ereduen gorabeherak ez du garrantzirik: “Eskolaurretik DBHra guztientzat D eredua ezarri arren, eskolak bere mugak izaten jarraituko du, eta euskara ikasi nahi ez dutenekin edo sekula erabiltzen ez dutenekin ez dugu jakingo zer egin”. Ez du ikusten, beraz, D eredua ezartzeko premiarik. Etorkinek errazenera jotzen baitute, A eredua hobetu egin beharko litzateke. Ezarritako euskararen ezagutza-maila lortzeko bidean, gurasoen D eta B ereduetarako joera eutsi behar zaio, hobetuz.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuko buruak, Mikel Zalbidek[6] ere beste bi aurrekoen argudio bertsuak agertzen ditu. Euskalduntzearen ardura gizarte osoarena da, ez hezkuntzarena bakarrik; horregatik, eskolak gizartearen inplikazio aktiboa eskatzen baitu, “osabetezko” elebitasunaren helburua ezingo da eskuratu eskola-bide hutsez, ezta D ereduaz ere. Hori lortu ahal izateko, lehen egitekoa Administrazioarekin euskaraz jardun nahi duten herritarrei zerbitzuak euskaraz eskaintzea izanen litzateke eta, horrekin batera, euskara Administrazio barruko lan-hizkuntza bihurtzea. Dena dela, egin beharreko aldaketak egiterakoan, bat, indarrean dagoen ikuspuntu instituzional eta juridikoa aintzat hartu beharrekoa da, baita Euskal Herriaren administrazio-zatiketa ere, eta bi, hizkuntza-ereduen sistema ez da ukitzen.
Marko berriaren defentsan agertu diren ideia nagusiak, besteak beste, hauek izan dira: Administrazioaren erantzukizuna despertsonalizatzea eta eskuak garbitzea, hizkuntza-ereduen porrota gizartearen gain botatzea, errealismoz eta zentzuz jokatu beharra, Euskal Herriaren administrazio-zatiketak eta hizkuntza-ereduen lege-ezarpenak garrantzirik ez balute bezala gainetik pasatzea.

Aterabide eraginkorrago baten aurrean

Eskola Kontseiluak bere txostena prestatzeari ekiten dion aldi bertsuan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, 2006ko ekaineko datarekin, “Eskola euskalduntzeko ezinbesteko eraberritzea. Gotoetagaiak” txostena zabaldu zuen. Bertan hainbat puntu aipatzen dira, labur eta tesi gisa formulatuak. Nagusiak bakarrik aipatuko ditugu.
Lehenik, hezkuntza-sistemaren helburu nagusia, izan, “euskaldun eleaniztunek osatutako Euskal Herria lortzeko bidean belaunaldi berriak euskalduntzea da”. Beraz, garbi dago hemen euskalduntzea eta eleaniztasuna bateraturik datozela eta elkarren arteko harreman honetan, eleaniztasuna funtsezkoa izaki, honek hura inplikatzen duela, eta ez alderantziz. Hala ote da? Ez ote da egokiagoa esatea euskalduntzeak bakarrik ekar lezakeela eleaniztasuna eta, honen harira, euskalduntzea dela lehen helburua?
Bigarrenik, helburu hori lortzeko bidean, “ikastereduak gainditzeko beharrezkoak diren erreforma guztiak sistema bera aldatuko duen lege baten barruan kokatu behar dira, dekretu bidezko erreforma arinez haratago”. Beraz, gero zehazten den bezala, hezkuntzaren lege berri batek bakarrik eskain dezake sistemak behar duen erreforma. Hizkuntza-ereduetan oinarritutako irakaskuntza sostengatzen deneko EAEko Legeria agortutzat ematen da.
Hirugarrenik, belaunaldi berria euskaldunduko bada, eskola ezezik, bere ingurunea ere euskaldundu beharra dago eta horretarako, hots, euskararen normalizazioa lortzeko, “hizkuntza-politika oso baten beharra” dago: Administrazioa bere osotasunean hartuko duena, sektore eta sail guztiak ere bai, helburu eta epe zehatzak dituena, baliabidez hornitua, norbanakoak eta espazioak euskalduntzeari begiratuko diona, hizkuntza-eskubideen bermea eskainiko duena, Euskal Herri osoan aplikatzeko modukoa, ikuspegi osoa duena.
Beraz, ikuspegi horren arabera, nahiz testuan bertan ez den esaten, pertsona-eskubideak ezezik, lurralde-eskubideak ere jasoko dituen hizkuntza-politika beharko du izan, eta horretarako Administrazioak deseuskaldundutako lurralde historikoak berreuskalduntzeko politika lotesleak ezarri beharko ditu. Izan ere, zer balio du gizabanakoari hizkuntza ezagutu eta erabiltzeko eskubidea aitortzeak, baldin hartzaileak ez badaki, edo, nahi ez duelako edo beharrik ikusten ez duelako, jakitera beharturik ez badago?
Laugarrenik, D ereduari, den baino eraginkorragoa izan dadin, beharrezko aldaketak egitea proposatzen da; hori batetik, eta bestetik, euskarazko irakaskuntza soiletik harago hezkuntza euskalduna sustatzea, hizkuntza, komunikaziorako tresna baino zerbait gehiago ere badelako, kultura baten isla, alegia.
Bostgarrenik, irakasleriaren hizkuntza-kalitateaz eta sistema kudeatzeko prestakuntza berezituaz ari da, eta irakasle erdaldunen kasuan, irtenbide egokiak bilatzea proposatzen da. Hemen ere, desideratum hutsean geratzen da, ordea, proposamena, aterabiderik zehaztu gabe. Aspaldi planteatu eta berez aterabide egokia izan ezinik ez duen arazo honek bere horretan segitzen du.
Seigarrenik, Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren eskaintza osorik euskalduntzea ezinbestekoa da, eta zehazki Irakasle-Eskolaren kasuan, hemen egin beharreko aldaketa lehentasun osokoa da.
Zazpigarrenik, euskara lehen hizkuntza ez duten ikasleen kasuan, etorkinen kasuan zehazki, 3. hizkuntza berak dakarrena izango da.
Orokorrean esanda, txosten honetan, elkarren arteko lotura handirik ematen ez bada ere, oinarrizko puntuak ukitzen dira –sakondu gabe, halere-, eta, Hezkuntza Sailak sustatuko txostenetan ez bezala, arazoari errotik heltzen zaio.
Geroago, Kontseiluak ,“Ikasle guztiak euskaldundu: nola?” izenpean, jardunaldiak antolatu zituen 2006ko azaroaren 23 eta 24an Donostiako Miramar jauregian[7], eta han emandako hitzaldiak koaderno batean inprimatu ziren. Gaiaren aurkezpena lau zatitan banatuta dator: arlo juridikoa; soziolinguistiko, psikolinguistiko eta pedagogikoa; operatiboa. Gasteizko Hezkuntza Sailak proposatutako eskema bera aplikatzen da hemen ere. Aditu edo hizlarien izenak aldatzen dira: Ludi Viguera, Felix Etxeberria, Iñigo Urrutia, Kalen Astiz eta Julen Etxeberria. Benetan interesgarria da hitzaldi hauetan agertzen den ikuspegia, egileek egiten duten hausnarketa eta ateratzen dituzten ondorioak ere kontuan hartzekoak dira. Bakoitzarenatik oinarrizkoena aipatuko dugu, azterketa-bide gisa, Eskola Kontseiluak egindako txostenarekin kontrastatu ahal izateko.
Azterketa juridiko-legalaren atalari dagokionez[8], puntu garrantzitsu bat argitzen da, esatean, lehenik, Autonomien Espainian bi sistema aplikatzen direla: bata, EAEn eta modu partzial batean Nafarroa eta Valentzian aplikatzen den hizkuntza-ereduen sistema da, hizkuntza aukeratzeko eskubidean oinarritzen dena, zeinaren arabera ikasleak ikasgela desberdinetan banatzen baitira, bakoitzaren hizkuntza-aukeraketaren arabera; bestea, Katalunia eta Galizian aplikatzen dena da, eta hauetan eredu bakarraren sistema aplikatzen da, zeinaren arabera ikasle guztiak ikasgela berdinetan aritzen baitira. Konstituzioak, berez, ez du eredu elebidun zehatzik inposatzen. Hau hezkuntza-eskubidearen helburuak aldarrikatzera mugatzen da, esanez hezkuntzaren egitekoa giza nortasunaren garapen osoa lortzea dela. Azken ondoriora etorri eta, txosten honek dioena da, batetik, egungo hezkuntza-sistemak “ez dituela betetzen ofizialkidetasunak ezartzen dituen betebeharrak” eta, bestetik, “ereduen araberako banaketa-sistema ez dela sistema egokia euskararen ofizialtasunari lotzen zaizkion hezkuntza-eraginak bermatzeko“. Espainiako Legerian, beraz, eredu bakarraren sistema ere irekita geratzen da.
Azterketa soziolinguistikoa, psikolinguistikoa eta pedagogikoaren atalean, Felix Etxeberriak[9], hizkuntza-ereduek emandako emaitzak ekarri zituen, ISEIk 2005ean argitara emandakoak. Emaitza onenak, hasieran esan bezala, D eredukoek atera zituzten. Irakaskuntzako hizkuntzari begira, Kataluniako Hizkuntza Politikako 1/1998 Legea aipatzen zuen, non, 20-2ko artikulatuan, esaten baita “ikastetxe guztiek, edozein mailatakoak direlarik ere, katalana izango dutela adierazpide arrunta irakaskuntza- eta administrazio-jarduera guztietan, hala barrukoetan nola kanpokoetan”. Lege berean finkatua dator, orobat, ikasleak ezingo direla hizkuntzen arabera banatu eta DBHko titulua lortu ahal izateko hizkuntzetan dagozkien ezagutzak frogatu beharko dituztela. Aterabide horrek gurean D eredua ezartzea ekarriko luke; hau da, euskaraz irakastea, eta gaztelania ikasgai izatea. Hezkuntzan Kataluniako hizkuntza-politika bera, edo antzekoa, gurean aplikatu ezinik ez legoke, legez aurrikusita baitago. Han, non gaztelania bidezko irakaskuntza eskatzen duten familiak gutxi baitira eta, itxura batean bederen, gai horren inguruan gatazkarik ez baitago, marko hori emaitzetan emankorra gertatzen ari da eta honako ere, nahiz egoera soziolinguistiko berean aurkitzen ez garen, egokia izan liteke. Egileari hala iruditzen zaio Kataluniako murgiltze-sistema hori. Aterabidea, beraz, D eredua litzateke, baina trinkoa eta hobetua. Zergatik horrela? D ereduak ere balio ez duelako egoera jakin batzuetan, hala nola ikasle erdaldun asko, edo etorkinak pilatzen direnean, irakasle erdaldunak daudenean, edo ingurune sozio-ekonomiko ahuleko ikasleria dagoenean. D ereduak berak zailtasunak baditu, are gehiago lituzkete beste biek eta, horregatik, egileak ez dio inolako zentzurik ikusten A eta B ereduetan ikasten jarraitzeari[10].
Hau guztia bideratu ahal izateko,ordea, aldaketak egin beharko lirateke lege- eta langile-mailan irakasle erdaldunekin. Baina EAEko Hezkuntza Sailak, bere Marko berrian proposatutako hizkuntza-politikarekin, bide erdian geratzea erabaki du. Ez ur ez ardo, produktu hibridoa –urardotua- merkaturatuz. Administrazioak bere egitekoa, irakaskuntzan zein hizkuntza erabili –ez guztietan bakarra Katalunian bezala, noski-, zehaztera eta gutxieneko orduak finkatzera mugatzen du, gainerako guztiaren zehaztapena ikastetxe bakoitzaren esku utziz. Irakaskuntza zein hizkuntzatan egin, zenbat ordu gaztelaniaz zenbat euskaraz, aldakorra izanen da, ikastetxea kokaturik dagoeneko testuinguru bakoitzak agintzen duen araberakoa.

Azterketa operatiboari dagokionez, Julen Etxeberriak, ikastetxearen barne-antolaketa eta funtzionamenduan parte hartzen duten eragileak kontuan izanda, bertan euskararen ezagutza eta erabilera ziurtatu ahal izateko zenbait baldintza aipatzen ditu, proposamen gisa formulatuak:
-ikastetxeetako langile berri guztiak euskaldunak eta gutxienez elebidunak izatea.
-irakasle erdaldunen kasuan irteera egokia bilatzeko, Administrazioa eta sindikatuen arteko akordio-bidea lantzea eta, aurrera begira, Irakasle-Eskolak barrutik euskalduntzea.
-Administrazioak eta eskolak gurasoei aukerak eskaintzea, euskaldundu daitezen; ikasleak taldeka antolatzeko orduan, ikastetxe bakoitzak autonomia izatea.
-hizkuntza-garapenaren ebaluaketa ziklo bakoitzaren bukaeran egitea.
-Administrazioak era guztietako bitartekoak jartzea eta martxan jarritako normalizazioa etengabe ebaluatzea hezkuntzako etapa guztietan.
-azkenik, euskarari, egoera diglosikoak eragindako ondorioengatik, dagokion gizarte-estatusa lortu ahal izateko lehentasunezko trataera ematea tokatzen zaionez gero, irakaskuntzako hizkuntza hura izatea eta, ondorioz, ikastetxe bakoitzak haren normalizazio-plangintza eredu horren arabera garatzea.
Ikastetxe barrutik proposamen horiek egitea ederki dago, benetan beharrezko zerbait da irizpide-mailan; beldur gara, ordea, puntu horietako gehienak errebindikazio hutsean ez ote diren geratuko.
EAEko Parlamentuan eztabaidatuko den testua Eskola Kontseiluak aurkeztutakoa izango bada ere, herri-mailan eta hezkuntzako esparruan talde eta kolektibo asko dira euskal hezkuntza-sistema nazionala eraikitzen joateko ezinbestekotzat jotzen dituzten xede zehatzak eta hauen neurriko bitarteko eraginkorrak aldarrikatzen dituztenak eta horien aldeko defentsan lanean ari direnak. Duela ez asko, 2007ko maiatzaren 6an[11], Nazio Eztabaida Guneko Hezkuntza-Batzordeak deituta, jardunaldi batzuk antolatu ziren Donostiako Ibaetako Unibertsitateko campusean. Haien helburua maila teoriko-zientifikoan jasotako hausnarketak -arestian aipatuak-, praktikan Euskal Herriko heziketa-gune guztietan nola garatu behar diren eztabaidatzea izan zen. Bertan parte hartu zuten hainbat elkarte eta taldek beren eragile, kide eta ordezkariekin: Sortzen-Ikasbatuaz-ek, EHBEk, Partaidek, LABek, Ikastola publikoetako eta pribatuetako irakasle eta zuzendariek, Ikasle Abertzaleak taldeak, EHUko Ikasleen Kontseiluak, Seaskak, eta abar. Hauen ahotsa erresistentziarena da eta ez dago ordezkatua Eskola Kontseiluak aurkeztutako txostenean.

Aterabide ezina?

Espainiako Legeriaren arabera, berez, irakaskuntza euskaraz emateko oztoporik ez legoke, eta horren froga da eredu hori indarrean dagoela Katalunia eta Galizian. Zergatik ez du planteamendu hori aurrikusi eta landu EAEko Hezkuntza Sailak? Haientzat balio baldin badu, zergatik ez guretzat?
Eskola Kontseilukoen txostenetan ez da inon esaten ez balio dezakeenik, ezta ez dezakeenik ere, aipatu ere ez baita egiten. Eta pentsatzen jarrita pentsa daiteke, ez dela aipatzen, esparru juridiko-legalaz jardutean aurreratu bezala, berrikuntza guztia EAEko Legeriak jadanik ezarria daukanaren barruan egiteko agindua emana zegoelako. Eta ezarrita daukana, hain zuzen, hizkuntzen eredua da. Marko berriak abiapuntutik bertatik dakar ezinaren zama eta oso litekeena da, helmugarako hasperenetan, bide erdian geratzea. Denbora lekuko.
Eta bukatu aurretik, beste galdera bat egin beharko da: zer dela eta, EAEko Hezkuntza Sailak adituen taldeari horrelako aurre-baldintza juridikoa? Ezkutuko asmoen froga idatzirik ez denean, erantzuna ezin izan erabatekoa. Baliteke azalpenaren giltza euskal gizarteko klase politiko-sindikal erdaltzaleak –gutxiengo batek-, eragiten duen gizarte-presioan egotea, batez ere, hor, erdaldun elebakarrek ez baitute elebidun edo eleaniztun ez izateko inolako arrazoirik eta bai, alderantziz, nahi izateko. Hipotesi honen argitan, Hezkuntza Sailak bilatu nahi izan duen akordioa ez da izan hezkuntza-sektoreko egile eta eragile guztien, nola erdaldunen hala euskaldunen arteko adostasunaren emaitza, botere-guneko ordezkariek paktatutakoarena baino.
Katalunia eta Galizian bertako hizkuntzek bere gizarte-estatusa ziurtatuta daukatenez, hizkuntzarena ez da arazo politiko bihurtzen; Euskal Herrian bai, ordea, hemen euskalduntzeko proiektu nazionala egin orduko, deskalifikazio guztiak gainera etortzen baitira, irrealismotik hasi eta politizazio-asmo ilunetaraino doazenak.


Paulo Iztueta Armendariz

Donostian, 2007ko maiatzaren 16an



[1] Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez (arg.): Ikuspegi soziokulturala Euskal Erriko hezkuntzan. I. Hezkuntzaren gaineko berbaldiak, EHko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2006, 19-41.
[2] Defizit larri honen aitortza oso zeharka baino ez da egiten: “Aurrerapausuak handiak izan dira; hala ere, oraindik ez da lortu indarrean dauden ereduetan ikasi duten herritar gehienen integrazio eleanitza”.
[3] Gara, 2007-II-7
[4] Gara, 2007-IV-17
[5] Hik Hasi, 114, 2007ko urtarrila
[6] IVAP, 54, 2006ko urria
[7] Gara, 2006-XI-15
[8] Ikus “Azterketa juridiko administratiboa. Euskara irakaskuntzan balizko araubide aldakuntzari buruzko oharrak”, Kontseiluko Aholku Talde Juridikoa-k egina, in “Ikasle guztiak euskaldundu: nola?” txostenean (2006-XI-23-24, 17-22).
[9] “Euskara eta gaztelania ikastea bermatuko duen hizkuntza eredu baten alde”, op. cit., 3-16.
[10] “Zergatik A eta B ereduetan ikasi?” (Gara, 2007-I-21)
[11] Gara, 2007-V-6